Instagram story viewer> @kafe_antzokia> Posts
26.8K
followers
1255
following
1995ean sortutako eta Bilbo erdiguneko erabilera anitzeko areto zabala da Kafe Antzokia: kontzertuak, hitzaldiak, jatetxea... eskaintzen dituena.
POSTS STORIES REELS TAGGED
Download All
La Élite bikotea gurera dator bere synth-punk elektroniko, gordin eta gogorrarekin. Synth-80s delako soinua, punk jarrera… zuzeneko eztanda geldiezina eskaintzen dute. Mezu ironikoak, pogoak… dira euren nortasun ikurra. Gaur egungo eszena alternatiboko proposamen esanguratsuenetariko bat.

🎟️ Sarrerak agortuta

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
0
6 hours ago
Download
Teenage Fanclub eskoziarrak eta Euros Childs (Gorky’s Zygotic Mynci taldeko abeslari ohia) elkarrekin iritsiko dira Kafe Antzokira gau guztiz berezi batean. Power pop doinu dotoreak, melodia nostalgikoak eta psikodelia zein folk ukituak uztartuko dituzte agertokian. Eskozian sortutako kantu gogoangarriek eta Childsen sormen bitxi bezain magikoak kantu uzta paregabea eman dute.

🎟️ Sarrerak erosteko:
www.sarrerak.kafeantzokia.eus

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
1
2 days ago
Download
“Ez dot amaitu” deitzen da Amoranteren (Iban Urizar) lan berria eta ostegunean Kutxa Beltzan aurkeztuko duena. Herri musika, esperimentazioa eta elektronika uztartzen dituen proposamena da berea. Tronpeta, ahotsa, harmoniuma eta looping pedalak erabiliz, antzinako kantu eta kopla tradizionalak gaur egungo soinu-paisaia ilun zein xarmangarrietan birmoldatzen ditu. Zuzenean, emanaldi bakoitza esperientzia hipnotiko eta biluzia da, tradizioaren eta abangoardiaren arteko zubia eraikiz. 

🎟️ Sarrerak erosteko:
www.sarrerak.kafeantzokia.eus

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
0
4 days ago
Download
Aspaldiko partez THE SLACKERS talde estatubatuar mitikoa bueltan dator. Brooklyneko laukoteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza jamaikar tradizioa -ska eta rocksteady, doinuak - 50 eta 60ko hamarkadetako R&B soinuekin maisuki uztartzen. Zuzenean, Vic Ruggieroren ahots urratuak, haize-atal indartsuak eta daukaten groove kutsakorrak, dantzarako eta festarako giro ezin hobea sortzen dute. Ostegunean 21:30.

🎟️ Sarrerak erosteko:
www.sarrerak.kafeantzokia.eus

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
0
5 days ago
Download
Garua tango elkarte bilbotarrak antolatzen duen tango topaketa izango dugu gaur arratsaldean Kanbalatxe Tango Orkestrak gidatuta.

🎟️ www.sarrerak.kafeantzokia.eus taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
0
5 days ago
Download
MERCURY REV talde estatubatuarra Kafe Antzokira dator “All Is Dream” diskoaren 25. urteurren berezia ospatzeko. Erreferentziala izan zen lan honek psikodelia orkestratua eta dream-pop iluna uztartzen ditu. Zuzenean soinu-paisaia sentikorrak eraikitzen dituzte “The Dark Is Rising” bezalako kantuekin. Asteartean.

🎟️ Sarrerak erosteko:
www.sarrerak.kafeantzokia.eus

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
0
8 days ago
Download
BEIRE taldea eskarmentu handiko sei musikarik osatzen dute, Iratxe Perezek gidatuta. Chuleria Joder taldeko kidearen ahots eta gitarraren inguruan elkartu dira Jon Gago (Uger), Jone Ibarretxe (Vulcanizadas, Cecilia Payne), Lore Nekane Billelabeitia (Belako, Marte Lasarte), Ander Uribarri (Orsini, Jariguai, Uger) eta Kike Heredero (Ezezez, Tarisko). 

🎟️ Sarrerak agortuta

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
0
8 days ago
Download
MORODO, reggae eta dancehall eszenaren ikono handia Kafe Antzokira dator Okumé Lions bere ohiko bandak lagunduta. Urte askotako ibilbidearekin eta “Nyahbingi” zein “Cosas que contarte” bezalako lan arrakastatsuekin, Madrilgo artistak sustraietako reggaea, hiriko soinuak eta mezu sozialak uztartzen ditu. Larunbatean zuzenean.

🎟️ Sarrerak erosteko:
www.sarrerak.kafeantzokia.eus

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
1
9 days ago
Download
Mestizajea, rocka, reggaea eta pop elektronikoa uztartuz, Kataluniako zein estatu osoko jaialdi nagusietako talde erreferente bilakatu dira BUHOS taldeko lagunak. Zuzenean, euren lelo erakargarriek eta ikusleekiko konplizitate handiak festarako giroa pizten dute. 

🎟️ Sarrerak erosteko:
www.sarrerak.kafeantzokia.eus

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
0
10 days ago
Download
Colectivo Panamera gure datoz dator bere erritmo tropikal eta mestizaje doinu alaiekin. Taldeak Karibeko eta Hego Amerikako soinuak —cumbia, boleroa edo calypso-a— rock eta pop ukituekin uztartzen ditu, xarma eta energia handiko ikuskizuna sortuz. Zuzenean, euren lelo indartsu, gitarra biziek eta festa doinuek dantza egitera eta giro ezin hobeaz gozatzera gonbidatzen dute entzulea. Ostegunean 21:30etan

🎟️ Sarrerak erosteko:
www.sarrerak.kafeantzokia.eus

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
0
11 days ago
Download
Perotá Chingó talde argentinarra Kafe Antzokira dator bere ​folk doinu bidaiariekin. Julia Ortiz eta Dolores Agirre buru dituen egitasmoak Hego Amerikako tradizioak, reggae, pop eta soinu elektronikoak uztartzen ditu, xarma eta sentikortasun handiko unibertso bat sortuz. Gaur 19:00etan.

🎟️ Sarrerak erosteko:
www.sarrerak.kafeantzokia.eus

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak by @kafe_antzokia
0
13 days ago
Download
“Esto No Es Rock Radical Vasco” jaialdiak aitortza eta gorazarrea egiten die La Polla, Eskorbuto eta Kortatu taldeei zuzenean. Gaur iluntzean festa giroa izango dugu.

🎟️ Sarrerak agortuta

#kafeantzokia #kultura #bilbo #kontzertuak taken in Kafe Antzokia by @kafe_antzokia
0
14 days ago
Download
×

Download all media on this page

Photos Videos
back to up