Instagram story viewer> @lorapsikologia> Posts
263
followers
60
following
🌱 OSASUN MENTALA ETA ONGIZATEA
­
🧠 Psikologo Orokor Sanitarioa
👥 Haur, nerabe eta helduak
💛 Terapia familiarra
📩 Informazioa eta kontsulta eskaerak
POSTS STORIES REELS TAGGED
Oso garrantzitsua da gaur egun gure buruarengandik gustatzen ez zaigun horrek izan zuen funtzioa ulertzea, baina, era berean, argi izan behar dugu orain gure burua zaintzeko beste errekurtso batzuk aukeratu ahal ditugula. ✨

📥 Arreta psikologiakori buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo hitzordua eskatu nahi baduzu, idatzi lasai. by @lorapsikologia
0
3 days ago
Download
ㅤ

DATA BERRIA ✨ 

Azaroaren 7an (larunbata) gurasoetan zentratzen den emozioen kudeaketaren inguruko bigarren tailerra izango dugu. 

Adimen nahiz erregulazio emozionala zer diren ulertzea eta egunerokoan erabilgarriak izango zaizkizuen hainbat tresna barneratzea izango dira tailer honen helburu nagusiak. 

📍 Zuekin

📅 Azaroak 7

🕒 10:00

💶 20€

Erreserbatu zure lekua, [DM / WhatsApp 614 46 23 06] bidez idatzita. by @lorapsikologia
0
4 days ago
Download
«Psikologoarengana eroak joaten dira». Zoritxarrez, gaur egun oraindik ere askotan entzuten dugun esaldia da.

Eta, kontsultan benetan ikusten duguna oso bestelakoa da: bere buruari gehiegi eskatzen dion jendea, mugak jartzen ez dakiena, gehiegi pentsatzeagatik lo egin ezin duena edo, besterik gabe, epaitua izan gabe hitz egiteko espazio bat behar duena.

Arrazoi horietako zein egin zaizu ezagunena? Zeinekin identifikatu zara gehien?

📥 Helduentzako arreta psikologikoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo hitzordua eskatu nahi baduzu, idatzi lasai. by @lorapsikologia
0
10 days ago
Download
Zure prozesuak ez ditu inoren itxaropenak bete behar.

Ez dute derrigorrez kanpotik antzeman behar.
Ez duzu “hobeto” egon behar denbora guztian.
Ez duzu jakin behar zer aldatu den azaltzen.
Ez duzu beste pertsona batzuek nahi duten lekura iritsi behar. 

Zure prozesua zurea da.
Ez du zertan inorenaren antzik izan.

📥 Helduentzako arreta psikologikoari buruzko informazioa nahi baduzu edo hitzordua eskatu nahi baduzu, idatzi lasai. by @lorapsikologia
0
13 days ago
Download
Terapian ez duzu dena argi izan behar. Ez duzu jakin behar zehazki zer esan, nondik hasi edo dena “ongi” azaltzen.

Batzuetan, lehenengo pausoa hau besterik ez da: “ez dakit nondik hasi”. 

Hortik aurrera, pixkanaka, zure erritmoan, gertatzen zaizuna ulertzen, hitzak jartzen eta zuretzat zentzua duen bidea aurkitzen joan gaitezke. 

Terapia ez da dena berehala konpontzea. Batzuetan, gelditzea da. Entzutea. Begiratzea. Ulertzea. Eta hortik, aurrera egitea. 

📩 Helduentzako arreta psikologikoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo hitzordua eskatu nahi baduzu, idatzi lasai. by @lorapsikologia
1
17 days ago
Download
Batzuetan “ez dut terapiara joan beharrik” esateak atzean entzun eta ulertu beharreko gauza asko ezkutatzen ditu. 

Ez dut egoerak gainditu arte itxaron behar; terapiak zure burua entzuteko, ulertzeko eta beste modu batera zaintzen hasteko espazio bat eskeintzen dizu. 

📥 Helduentzako arreta psikologikoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo hitzordua eskatu nahi baduzu, idatzi lasai. by @lorapsikologia
0
16 days ago
Download
Askotan, beste pertsona bat ez mintzeko, gatazka saihesteko edo harremana ez kaltetzeko asmoz isildu egiten gara. 

Une horretan errazagoa dirudi… baina esan gabe geratzen denak ere bere pisua izan dezake.

Elkarrizketa deserosoek beldurra, errua edo zalantza sor ditzakete. 

Hain beharrezkoak ditugun elkarrizketa hauek ez dute perfektuak izan behar. Batzuetan nahikoa da argitasunez, errespetuz eta sentitzen dugunarekin konektatuta hitz egitea.

Geure beharrak adieraztea, mugak jartzea edo sentitzen duguna azaltzea ez da harremana haustea: geure burua eta lotura zaintzeko modu bat ere izan daiteke.

Eta zu, zer elkarrizketa ari zara atzeratzen?

📩 Helduentzako arreta psikologikoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo hitzordua eskatu nahi baduzu, idatzi lasai. by @lorapsikologia
0
20 days ago
Download
Batzuetan, aurrera jarraitzen dugu egunerokoan gertatu zaigun edota sentitu dugun horri momentutxo bat bera ere eskeini gabe. 

Modu automatikoan funtzionatzeak egunari errazago aurre egiten laguntzen digu, baina gure buruarengandik urrundu gaitzake.

Gelditzea, barrura begiratzea eta nola gauden entzutea ere gure burua zaintzeko modu bat da. 

Orainaldiaz jabetzea, une bakoitzean sentitzen dugunari momentu batez erreparatzea eta gure buruarekin berriro konektatzeko tartea hartzea ezinbestekoa da.

📩 Helduentzako arreta psikologikoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu  edo hitzordua eskatu nahi baduzu, idatzi lasai. by @lorapsikologia
1
23 days ago
Download
Batzuetan, kanpotik begiratuta, dena ondo dagoela dirudi. 

Zure egunerokoarekin jarraitzen duzu, zure betebeharrak bukatzen dituzu eta aurrera egiten duzu. Hala ere, barrutik nekea, kezka, deskonexioa edo zerbait ongi ez dagoenaren sentsazioa senti dezakezu.

Ez da beti zerbait larria gertatu behar zure sentsazioei erreparatzeko. 

Batzuetan, gelditzea eta gertatzen ari zaizuna ulertzen saiatzea lehen urrats garrantzitsua izan daiteke. 

📩 Helduentzako arreta psikologiakoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo hitzordua eskatu nahi baduzu, idatzi lasai. by @lorapsikologia
0
24 days ago
Download
🧠🫀 Gure P S I K O L O G I A  zerbitzua martxan da!

👉🏼Informazio gehiagorako edo zure txanda hartzeko:
📲 614 46 23 06
👩‍💻 www.zuekin.es taken in Hernani, Spain by @lorapsikologia
0
19 days ago
Download
­ ­ 

TAILER BERRIA ✨

Zure seme-alabei emozioak ulertu eta kuadeatzen lagundu nahi diezu? 

Adimen nahiz erregulazio emozionala zer diren ulertzea eta egunerokoan erabilgarriak izango zaizkizun hainbat tresna barneratzea izango dira tailer honen helburu nagusiak. 

📍Zuekin-en

📅 Urriak 24ean

🕒 10:00etan

💶 Doan

Erreserbatu zure lekua, [DM / WhatsApp 614 46 23 06] bidez idatzita. 

———

NUEVO TALLER ✨

¿Quieres ayudar a tus hijos/as a entender y gestionar sus emociones? 

Un taller cuyo objetivo principal es comprender los conceptos de inteligencia y regulación emocional, y así mismo, obtener estrategias que resulten útiles en tu día a día. 

📍En Zuekin

📅 24 de octubre

🕒 A las 10:00h

💶 Gratis 

Reserva tu plaza escribiéndonos por [DM / WhatsApp: 614 46 23 06]. by @lorapsikologia
0
a month ago
Download
­
­
Kaixo! 
Maialen Ansó naiz, Psikologo Orokor Sanitarioa. EHU-n gradua ikasi eta masterra bukatu ondotik, gogo, ilusio eta konpromiso handiz proiektu berri bati ekingo diot. 🧠

Beti izan dut pertsonekin konektatu eta haiek ulertzeko bokazioa, horregatik, etapa berri honetan, norbere burua ezagutzeko, onartzeko, ulertzeko eta eboluzionatzeko prozesuan bidelagun izatea da nire asmo nagusia. 🫂✨🌸

Laster informazio gehiago! 

¡Hola! 
Soy Maialen Ansó, Psicóloga General Sanitaria. Después de hacer el grado en la UPV y terminar el máster (MPGS), me aventuro en un proyecto nuevo con muchísimas ganas, ilusión y compromiso. 🧠

Desde siempre he tenido la vocación de conectar y entender a las personas, por lo que, en esta nueva etapa, mi propósito principal será acompañarte en el proceso de conocerte, aceptarte, entenderte y evolucionar. 🫂✨🌸 

¡Más información pronto! by @lorapsikologia
13
5 months ago
Download

Download All

Save the photos and videos currently loaded on this page.

0Photos
0Videos
Ready to download 0 / 0

Keep this tab open until your download is ready.

back to up