Posted On: July 2nd 2026, 06:02 pm
✨IRATI / BLU✨
"Dancehall-a niretzako momentu askatzailea da, gizarteko errepresio estetikoa gaindituz eta dantzalekua geureganatuz" 🌞.
2018an hasi nintzen Dancehalleko kulturara hurbiltzen Txilen, eta hortik, beste estilo batzuk ere praktikatu ditudan arren (afrobeats eta teknika klasiko kontenporaneoa), Dancehall-a beti izan da nire bidelagun. Jamaikarren eskutik hainbat formakuntza jaso ostean urteetan zehar, 2025ean Jamaikara joateko aukera izan nuen eta hor argitu nituen barruan neuzkan hainbat ezbai, eta baita ulertu ere zein garrantzitsua den niretzat hau.
Musikarekin hain konektatuta zauden momentua da, zeinetan extasis bat bizitzen duzun naturalki, eta gorputza bakarrik mugitzen den erritmoan. Gainera, neure burua ezautzeko eta autoestima lantzeko giltza izan dela sentitzen dut, gorputzeko parte ezberdinak mugitzea eragin didalako, sensualitatea, indarra eta jariakortasuna landuz. Eta noski, gorputz mugimenduan kontzientzia izateak hortik kanalizatzen diren emozioak analizatzea ere badakar hein batean, gorputza nire bizitoki eta territorioa dela konfirmatuz.
📸:
@oliveiramathiass#dancehall #EHPULLITUP