Instagram story viewer> @ehpullitup> Posts
312
followers
326
following
Dancehall-a ikasten, zabaltzen eta maitatzen๐Ÿ‡ฏ๐Ÿ‡ฒโœจ
E.H., Basque Country
POSTS STORIES REELS TAGGED
โœจGASTEIZโœจ

[EUS]

Urrian ere gure Dancehall klaseekin jarraitzeko asmoa dugu, Gasteizko Dancehall komunitatea eraikitzen jarraitu eta zuekin partekatzen jarraitzeko asmoz. Dancehall-a jamaikar erresistentziatik eta komunitateetatik sortutako kultura bizi gisa ulertzen dugu. Horregatik, haien historia zaintzea, sustraiak errespetatzea eta bertaratzen diren pertsona guztiek segurtasunez, askatasunez eta elkarrekiko errespetuz dantza egin ahal izateko ingurune bat sortzea bilatzen dugu.

Hilabete honetan, gure kolektiboaren parte garen Enya, Haizea eta Hilargiz gain, @keneuizkii-rekin klasea hartzeko aukera izango duzue. Keneuk 13 urte baino gehiago daramatza Dancehall-ean eta Afrodanceko hainbat estilotan espezializatzen. Gaur egun, etengabeko prestakuntza eta irakaskuntza uztartzen ditu, eta kultura horien hedapenean eta sustapenean dabil lanean, Irunฬƒean ematen dituen klase, tailer eta ekitaldien bidez.
@gmakpro10dances irabazi-asmorik gabeko elkartearen sortzailea ere bada.

 Keneurentzat, dantza hauek joera edo moda bat baino askoz gehiago dira: bizimodu bat eta belaunaldiz belaunaldi transmititu beharreko ondare kultural garrantzitsua dira. Errespetuz, ezagutzaz eta etengabeko prestakuntzaz partekatu eta gozatu beharreko ondarea, alegia.

Bere filosofia musika entzutean, mugimendua sentitzean eta estilo bakoitza benetakotasunez adieraztean oinarritzen da, betiere haren jatorria eta sustraiak errespetatuz.

Dantza eta kultura mota hau ezagutzeko kuriositatea baduzu, ikasten jarraitu nahi baduzu, edo giro onean gorputza mugitzeko gogoekin bazabiltza, hurbildu zaitez gugana!

Animatu!! ๐Ÿ’ฅ

[CAST]

En octubre tambieฬn tenemos previsto continuar con nuestras clases de Dancehall, con el objetivo de seguir construyendo comunidad de Dancehall en Vitoria-Gasteiz y seguir compartiendo con vosotros. Entendemos el Dancehall como una cultura viva nacida de la resistencia y las comunidades jamaiquinas. Por eso, buscamos preservar su historia, respetar sus raiฬces y crear un entorno en el que todas las personas que asistan puedan bailar con seguridad, libertad y respeto mutuo.

Este mes, ademaฬs de Enya, Haizea e Hilargi, que formamos parte de nuestro colectivo, tendreฬis la opo by @ehpullitup
3
17 days ago
Download
Bagoaz aurrera Dancehall-ak bultzaturik. 

๐Ÿง : @lara.la.la.la 

๐Ÿ“น: @oliveiramathiass 

Big up mugimenduen sortzaileei: @mara_jackhammer @__darkie__  sarabendiii eta beste hainbati inspirazioagatik. ๐Ÿซถ๐Ÿพ

Jamaikatik Euskal Herrira ๐Ÿ’š

#dancehall #ehpullitup #whatilike #rvssian by @ehpullitup
13
23 days ago
Download
โœจEH PULL IT UPโœจ

Hainbat urte itxaron ostean, 2025.urtean, Jamaikar irlaren magia ezagutzeko aukera izan genuen. Bertan, Kingston Dub Club ezagunean geunden momentuan, talde hau sortzeko ideia izan genuen. Leku berezi batean jaio zen EH Pull It Up; maitasun eta ilusio handiz. 

Euskal Herrian eta estatu mailan dagoen komunitatetik ezagutza jaso eta bertatik ikasi dugu bostok eta komunitate hori elikatzen jarraitzeko helburuarekin sortu dugu taldea. Musika eta kultura honek hasieratik gure gorputzak astindu eta mugitu izan ditu, eta bizitakoa konpartitzeko gogo handiz gabiltza, jamaikar kulturari eta komunitateko jendeari dagokion aitortza eskeiniz.

Adi hurrengo mugimenduetara!!

๐Ÿ“ธ@oliveiramathiass by @ehpullitup
9
3 months ago
Download
โœจHAIZE // WINDY GYALโœจ

โ€œDantzari eta Dancehall-ari esker nire gorputzarekin konektatzen hasi nintzen. Prozesu honetan, nire buruarekiko segurtasuna lortzen joan naiz eta nire sentimenduak eta pentsamenduak adierazteko bidea aurkitu dut. โ€œ

Gizarteak zintzoak eta isilak izateko  hezten gaitu, batez ere emakumeei, eta horren ondorioz gure pentsamenduak eta emozioak nola adierazi jakin gabe hezten gara. Gure gorputzarekiko beldurra izatera bultzatzen gaituzte txikitatik, eta ondorioz, gure gorputza ezagutu gabe eta berataz disfrutatzeko beldurrarekin eta adierazteko ezinatasunarekin bizitzen gara.

Dancehall-a oso performatiboa da eta sexualitatea naturalitatez adierazten du, horrek, noski, gorputzarekin duzun harremana guztiz aldatzea eragiten du. Zure buruarekiko duzunaz ere.

Euskal dantzen bidez eta ostean, afrikar  dantza tradizionalen bidez, beste afrikar dantza estilo batzuekin batera hasi nintzen dantza munduan. 2021ean, Dancehalla dantzatzen hasi nuen arte.  Nire hirian, aipatutako estiloetan formatzeko oso aukera gutxi zeuden eta  honek, beste hiri batzuetara formatzera bultzatu nau non dantzari jamaikar zein afrikarren eskutik zuzenean ikasteko aukera izan dudan. 

Askapen pertsonalarako tresna izateaz aparte, dantzaren bitartez pertsona miresagarriak ezagutu eta bizipen zoragarriak bizi izan ditut. 

๐Ÿ“ธ: @oliveiramathiass ๐Ÿซถ by @ehpullitup
16
3 months ago
Download
Zirraraz beterik, gure proiektua argitara eraman nahi dugu gaurkoan! 

5 kidek osatzen dugu proiektua: Haize, Hilargi, Irati, Enya eta Larak.

Hainbat urte itxaron ostean, 2025.urtean, Jamaika irlaren magia ezagutzeko aukera izan genuen. Bertan, "Kingston Dub Club" ezagunean, talde hau sortzeko ideia bururatu zitzaigun,
Dancehall-ak eskaintzen digun musika eta dantza zentzuz bateratzeko asmoz, Jamaikan
egiten den bezala๐Ÿ‡ฏ๐Ÿ‡ฒ.

Euskal Herrian jada badago Dancehall komunitate txiki bat, eta hori aberasteko asmoz sortzen gara,
pertsona ezberdinen elkarreragina bultzatuz eta Jamaikar kulturari berari dagokion balio eta
aitortza onetsiz.

Musika eta kultura honek gure gorputzak astintzen eta mugitzen ditu, beraz, hortik abiatu nahi dugu gure proiektua, barrenetatik kanpora, norbanakotik komunitatera.
Maitasun eta apaltasunez sorturiko proiektua da.โœจ

Arazoak dantzan askatuz, EH Nuh Problem!๐Ÿ’ฅ

Esker beroenak @gorkadub -ri logoaren lanagatik!๐Ÿซถ by @ehpullitup
15
4 months ago
Download
โœจLARA * LALA โœจ

"Dancehallak batez ere askatasuna eman dit nahi dudan bezala mugitzeko eta edozein sound edo festatan musika entzuten dudan bakoitzean sentiarazten didanaz gozatzeko."โค๏ธโ€๐Ÿ”ฅ

โ€ขMusikak mugitu nau betidanik, eta dantzak eman dit mugimendu horri forma. Bidean estilo ezberdinak ezagutu baditut ere, Dancehallen aurkitu dut nire burua adierazteko, sentitzeko eta askatasunez bizitzeko espazio berezi bat.
Urte hauetan zehar ikasten, entrenatzen, sortzen eta partekatzen aritu naiz; baina Dancehallak eman didana dantzatik harago doa. Nire gorputzarekin dudan harremana berrikustera eraman nau, nire energia, sentsualitatea eta adierazteko modua esploratzera. Batzuetan galderak sortu dizkit, beste batzuetan kontraesanak, baina beti hazteko aukera eskaini dit.
2025ean Jamaikan pasatako hilabetea bizitzea, inflexio puntua izan da niretzat. Ordura arte bizi eta ikasitako guztiari beste zentzu bat eman dio, eta kultura honek nire baitan pizten duenarekiko lotura are gehiago sakondu du.
Bidea ez da amaitu. Musikak jotzen duen bitartean, mugimenduak hitz egiten jarraituko du. โœจ๐Ÿ”ฅ

๐Ÿ“ธ: @oliveiramathiass

#dancehall #EHPULLITUP #โค๏ธโ€๐Ÿ”ฅ by @ehpullitup
18
4 months ago
Download
โœจHILARGI/ HILARโœจ

"Dancehallak nire alderdi desberdinak arakatu eta garatzeko aukera bat eskaini izan dit; hitzekin izendatu ezin ditzakedan gauzak  adierazteko modu bat." 

Kultura eta dantza estilo hau ezagutu baino lehen, ez nuen oso lotura esturik dantzaren munduarekin. Musikarekin harremana izan dudan arren, beste kirol mota batzuekin konektatu izan dut beti; mendia, korrikaโ€ฆ Gorputzarekin beste harreman mota bat eraikitzea eragin didaten kirolekin hain zuzen ere. Lagun baten bitartez Dancehall klase batzuk probatzera animatu nintzen, espektatiba handirik gabe, eta momentu horretatik aurrera neure barruan zerbait eraldatzen hasi zen.

Dancehall-ak nire gorputzarekin nuen harremana guztiz eraldatzeko aukera eskaini dit, nire sexualitatea adierazteko modua birpentsatzearena, genero adierazpen desberdinetan arakatzeko aukera, nor naizen argiago izateko prozesua beste modu batean garatzeko espazioa. Arinak ez diren galderen erantzunak bilatzen bidelagun izan dut dantza eta kultura hau beraz, niretzako mugimendu soila baino askoz gehiago den zerbait izan da eta da Dancehall-a. Nik bizi dudan pasio hau konpartitzea da talde honetara ekarri nauena, ahal den heinean gurea ez den kultura bat dela aintzat hartuz eta bere sustrai eta jendea errespetatuz

๐Ÿ“ธ: @oliveiramathiass by @ehpullitup
17
3 months ago
Download
โœจ ENYA โœจ

โ€œ2019. urtea oso garrantzitsua izan zen niretzat; izan ere, urte hartan ezagutu nuen Dancehall-a. Garai hartan nire burua aurkitzeko bidean nengoen. Galdera asko nituen eta bide horretan dantza-estilo ugari probatu nituen. Azkenean, ordea, erantzuna aurkitu nuen: Dancehall-a.

Heels, twerk eta beste estiloetan trebatu naiz, bai Espainian bai Mexikon. Hala ere, zalantzarik gabe, estilo hau da gehien liluratu nauen eta nire izaerarekin hobekien bat datorren adierazpen-modua. Dancehall-ari esker, berriro haurra izan naiteke: libreki gozatu, lagunekin partekatu eta uneaz bizi, beste ezertaz kezkatu gabe.

Oso zabala denez, bizitzako alderdi ugari biltzen ditu. Horregatik, une bakoitzean izan nahi dudana esploratzeko eta adierazteko aukera ematen dit, epaitua izateko beldurrik gabe. Era berean, nire sentsualtasunarekin eta espiritualtasunarekin konektatzen laguntzen dit.

2025eko uztailean, Jamaikara egin genuen lehen bidaian, Dancehall-aren handitasuna benetan ulertu nuen. Kulturan pixkat sakonago murgiltzeko aukera izan genuen, gure gizarteen arteko kultura-desberdintasunez jabetuz, betiere errespetuz eta kontzientziaz.

Horregatik gaude hemen: egunero ikertzen, ikasten eta Dancehall-a gero eta jende gehiagorekin partekatzen jarraitzeko ilusioz.

Ezin dut bizitza imajinatu komunitatean elkarrekin ospatzen ez bada, musikak eta dantzak sortzen duten sinergia eta sentimendu hori partekatu gabe.โ€ 

๐Ÿ“ธ : @oliveiramathiass by @ehpullitup
18
3 months ago
Download
โœจIRATI / BLUโœจ

"Dancehall-a niretzako momentu askatzailea da, gizarteko errepresio estetikoa gaindituz eta dantzalekua geureganatuz" ๐ŸŒž.

2018an hasi nintzen Dancehalleko kulturara hurbiltzen Txilen, eta hortik, beste estilo batzuk ere praktikatu ditudan arren (afrobeats eta teknika klasiko kontenporaneoa), Dancehall-a beti izan da nire bidelagun. Jamaikarren eskutik hainbat formakuntza jaso ostean urteetan zehar, 2025ean Jamaikara joateko aukera izan nuen eta hor argitu nituen barruan neuzkan hainbat ezbai, eta baita ulertu ere zein garrantzitsua den niretzat hau.

Musikarekin hain konektatuta zauden momentua da, zeinetan extasis bat bizitzen duzun naturalki, eta gorputza bakarrik mugitzen den erritmoan. Gainera, neure burua ezautzeko eta autoestima lantzeko giltza izan dela sentitzen dut, gorputzeko parte ezberdinak mugitzea eragin didalako, sensualitatea, indarra eta jariakortasuna landuz. Eta noski, gorputz mugimenduan kontzientzia izateak hortik kanalizatzen diren emozioak analizatzea ere badakar hein batean, gorputza nire bizitoki eta territorioa dela konfirmatuz.ย 

๐Ÿ“ธ: @oliveiramathiass

#dancehall #EHPULLITUP by @ehpullitup
11
4 months ago
Download
Natural Class With A Fully Active Vybz As Always ๐Ÿ”ฅ๐Ÿ”ฅ๐Ÿ”ฅ๐Ÿ”ฅโ€ผ๏ธ Immortal Way ๐Ÿ“Œ 

#dancehall #activeimmortals #natural #jamaica by @ehpullitup
35
2 months ago
Download
๐‘๐š๐ฐ ๐š๐ง๐ ๐ฎ๐ง๐œ๐ฎ๐ญ ๐ฏ๐ข๐๐ž๐จ ๐Ÿ๐ซ๐จ๐ฆ ๐จ๐ฎ๐ซ ๐œ๐ฅ๐š๐ฌ๐ฌ ๐จ๐ง ๐ญ๐ก๐ž (๐‘๐’๐“ ๐‡๐)

๐ฆ๐ข๐๐๐ฅ๐ž ๐ฌ๐ค๐จ๐ฅ๐ž ๐ฏ๐ข๐›๐ž๐ฌ ๐ฐ๐š๐ฌ ๐ญ๐ก๐ž ๐ฅ๐ž๐ฌ๐ฌ๐จ๐ง ๐จ๐Ÿ ๐ญ๐ก๐ž ๐๐š๐ฒ. 

๐ฐ๐š๐ญ๐œ๐ก โ€ข๐ž๐กโ€ข ๐ฌ๐ญ๐ฒ๐ฅ๐ž ูซ ๐ฐ๐š๐ญ๐œ๐ก โ€ข๐ž๐กโ€ข ๐Ÿ๐ฅ๐ข๐œ๐ค 

๐‘๐ˆ๐…๐ˆ๐‚๐€๐‹โ€ผ๏ธ๐’๐๐ˆ๐‘๐ˆ๐“๐”๐€๐‹โ€ผ๏ธ
๐‘๐”๐๐ˆ๐“โ€ผ๏ธ

#๐ซ๐ข๐Ÿ๐ข๐œ๐š๐ฅ๐ญ๐ž๐š๐ฆ๐Ÿ‡ฏ๐Ÿ‡ฒ #๐œ๐ฅ๐š๐ฌ๐ฌ๐ž๐ฌ #1๐ฉ๐ซ๐ž๐ฌ๐ฌ #๐š๐ง๐ #๐ฌ๐ช๐ฎ๐ž๐ž๐ณ๐ž taken in DanceClasses at Rifical HQ by @ehpullitup
20
2 months ago
Download

Download All

Save the photos and videos currently loaded on this page.

0Photos
0Videos
Ready to download 0 / 0

Keep this tab open until your download is ready.

back to up