Instagram story viewer> @ainhoabutoh> Tagged
1.6K
followers
1671
following
Artist
Butoh dancer
POSTS STORIES REELS TAGGED
Azken asteetan isildu egin zaizkigu eskuak.
Ez gara hitz bakar batean maitasun guztia biltzeko gai izan.
Iraila erronkaz beterik datorkigu, eta oraingoan,
bularraren erdian hutsune handi bat dugula egin behar diogu aurre.
Alvaro, adiskide maitea:
nola begiratu behar diogu orain
zuloz beteriko bizitzaren zulo handiago honi?
Oraindik gogoan dugu nola sortu genuen duela hogei urte elkarrekin
Metrokoadroka izeneko amets arraro hau,
arteak zure eskuetan bezala
aldiro forma anitz hartzeko kapaza izateko asmoz.
Gaur egun oraindik erabiltzen dugun logoa ere orduan sortu zenuen, gogoratzen?
Gure lehenengo manifestu eszenikorako sortu zenuen
lehenengo eszenografia hura: burnizko metro koadro bat,
zeinaren barrutik egin genuen elkarrekin oihu 
serioegi batzuetan, serioak izateko inkapaz besteetan
“ezin badut mundua aldatu, metro koadro bat aldatuko dut”.
Solasaldiz solasaldi, proiektuz proiektu, besarkadaz besarkada
indar guztiz saiatu ginen arren,
agian ez, ez genuen lortu metro koadro bakar bat ere aldatzea.
Baina gaur oroitu dugu manifestu haren amaiera ere:
“eta ezin badut metro koadro bat aldatu, metro koadro horretako une bat aldatuko dut”.
Zuk aldatu egin dizkiguzu, lagun, metro koadro honetan zurekin igarotako une guztiak,
eta segurtasun horrekin ekingo diogu orain,
beste behin ere,
egiten gaituzten harreman guztietan
sormenkoadroka,
adiskidekoadroka,
unekoadroka
elkar ukitzen eta hunkitzen jarraitzeko erronkari.
Edertasuna beti da
ezustean harrapatzen gaituen oihu bat,
eta zure oihuak 
sortu dituzun eskultura, koadro, argazki, eszenografia, bideo, testu, musika, elkarlan
guztietatik
inspiratzen gaitu.

Gugan zaude, maitea.
16
back to up