Instagram story viewer> @zidernaut> Posts
1.4K
followers
411
following
"Zidernaut lurraldea hartzitzea da: lurrak, denborak eta mikroorganismoek izaera eraikitzen uztea."
Naturally fermented drinks.
📍Bedaio - Aralar
POSTS STORIES REELS TAGGED
.
Porrusalda by AMA
“…y en la copa bebidas de baja graduación elaboradas por un artesano de la zona que interpreta el entorno con una sensibilidad idéntica a la de los cocineros…”
.
.
.
Irudia eta textua: APICIUS 46 aldizkaritik.
.
.
.
#porrusalda #ama #zidernaut #porrua by @zidernaut
0
10 months ago
Download
.
- HIGH ALAI -
Aralarko ura, Artubi sagar zukua, zainmina (ginger) eta liliak, etxeko scobyarekin hartzitutako kefir ura.
.
.
.
#alkoholgabe #alcoholfree #sinalcohol #kefirura #waterkefir #kefirdeagua #aralar #bedaio #zidernaut #galaxia taken in Zidernaut by @zidernaut
2
10 months ago
Download
.
KALAMITEA
Aralarko ura, mahats-patsa*, sagarrondo hostoa eta tea, etxeko scoby-arekin hartzituak.
.
.
 «Larrosa bat begiratzean datza matxinada, begiak hauts bihurtu arte». Alejandra Pizarnik.
El árbol de Diana, 1962 
.
.
Jarraitzen dugu galaxia berriak zeharkatzen, espazio eta dimentsio berriak ezagutzen.
Aukera ederra  izan da @oxerarnuak mahastizainaren proiektua barrutik ezagutzea. 
Sustraiak bezala, lurrari lotuak, errotik sortzen diren saldak dastatzeko aukera izan dugu, eta KALAMITY 2025* izango denaren mahats-patsa rekin bueltatu eta konbutxa bat egin dugu, botilaratu ere. Orain ilunpean denbora batez pake-pakean utziko dugu garatzen… 

Artwork: @tx4rli 

#konbutxa #kombucha #aralar #arabarerrioxa #bedaio #kalamity #kalamitea #nolo #tx4rli #oxer taken in Zidernaut by @zidernaut
9
a year ago
Download
.
Eutsi Honey: erlauntzan hasten den edaria...

"Eutsi Honey" eztiarekin egindako jun kombucha bat da. Hemen ez dago erremolatxa-azukrerik, ezta kanabera-azukrerik ere: hartzidura elikatzen duen eztia milaka erleren lanaren emaitza da, belardietako, fruta-arboletako eta mendiko loreetatik biltzen duten nektarraren emaitza.

Ezti tanta bakoitza lorez lore egindako bisita ugariren emaitza da. Hori da erleen lan isila: polinizazioa. Haiei esker ditugu fruituak, loreak eta bizitzaz betetako paisaiak. Haiek gabe, jaten eta edaten dugunaren zati handi bat ez litzateke existituko.

Eztia hasiera besterik ez da. Gure upategian, beste eraldaketa batzuen abiapuntu ere bada: sagarrarekin egindako hartzidurak, oraindik fintzen ari garen edariak eta, noizean behin, erlauntzako argizariarekin zigilatzen ditugun botilak.

Gu katearen amaierara baino ez gara iristen. Aurretik loreak daude, erleak eta haiek zaintzen dituen erlezaina. Botila bakoitzaren atzean dagoen lan horri zor diogu onena.

Zidernaut ez da istorioaren protagonista, katearen azken pausoa baizik.

Erleak zaintzea, edaten duguna, jaten duguna eta bizi garen lekua zaintzea da. Beraz, botila bat irekitzen duzunean, egin topa erleen alde, baita haiek zaintzen dituzten erlezainen alde ere.
.
.
.
Cuanto más se eleva un hombre, más pequeño les parece a los que no saben volar.
“Aurora. Reflexiones sobre los prejuicios morales” (1881) , Friedrich Nietzsche taken in Bedayo, Pais Vasco, Spain by @zidernaut
0
9 days ago
Download
.

Ez dugu uste hartzidura teknika bat denik.

Ikusteko modu bat agian.

Denborak eraldatu egiten duela erakusten digu,
mikroorganismoek ere errezetak idazten dituztela
eta paisai bat botila baten barruan jaso daitekeela.

Sagardotik gatoz.

Itxaroten ikasi genuen.
Sagarra entzuten.
Bizirik dagoena ezin dela erabat kontrolatu ulertzen.

Gaur kombucha, ur-kefirra
eta oraindik izenik ez duten beste proiektu batzuk hartzitzen ditugu.

Osagaiak aldatzen dira.
Kultiboak aldatzen dira.
Edariak aldatzen dira.

Aldatzen ez dena egiteko modua da.

Mantso egiten dugu lan.
Pasteurizatu gabe.
Iragazi gabe.
Hartzidura bakoitzari bere oreka aurkitzen utziz.

Edari batek ere nondik datorren konta dezakeela sinesten dugulako.

Azken fineam, dena berdin hasten delako:

Ura. Denbora. Bizitza.

#manifestua #zidernaut #fermentation #natural #drinks by @zidernaut
1
11 days ago
Download
.
SCOBYa. Bizirik dagoen komunitatea.

Ez da gainazalean flotatzen dagoen geruza, begiek berehala antzematen duten geruza hori.

Behean gertatzen den guztia da.

Bakterioak.
Legamiak.
Mikroorganismoak.

Elkarrekin bizi, elkar elikatu, eraldatu
eta ukitzen duten guztia eraldatzen duen komunitatea.

Ikusten den geruza hori, zelulosa, haien arkitektura besterik ez da.
Arrastoa.
Isilean gertatzen ari den bizitzaren aztarna.

SCOBYa ez dago likidoan.
SCOBYa likidoa bera da.

Bertan bizi den materia bizia.
Tanta bakoitza hurrengoarekin lotzen duen sare ikusezina.

Ez dugu geruza bat hazten.

Komunitate bat hazten dugu.

Eta guk itxaroten dugun bitartean,
beraiek lanean ari dira.

Hartziduraren artzain txikiak,
denbora gidatzen,
bide berriak irekitzen,
lehen existitzen ez zen zerbait eraikitzen.

Mikroorganismoen, materiaren eta denboraren arteko bizitza partekatua.

Horixe da SCOBYa.

SCOBY — Symbiotic Culture Of Bacteria and Yeasts.

Bakterio eta legamien kultibo sinbiotikoa.

#scoby #fermentedfoods #hartzidura #terroir #aralar taken in Zidernaut by @zidernaut
0
20 days ago
Download
“Zidernaut lurraldea hartzitzea da: lurrak, denborak eta mikroorganismoek izaera eraikitzen uztea.”

Lurrak ematen duena jasotzea.
Denborari bere lana egiten uztea.
Eta mikroorganismoei hitz egiten uztea.

Sagarra, ura, landareak, eztia, mahatsa.
Baserria, mendia, lurraldea, eguraldia.
Kupelak, botilak, ontziak.
Eta ikusten ez ditugun milioika izaki txiki.

Hartzidura ez da prozesu bat bakarrik.
Lurraldearen eta denboraren arteko elkarrizketa bat da.

Horregatik, botila bakoitzak ez du errezeta soil bat gordetzen.
Leku bat gordetzen du.
Une bat.

Ez da zapore berri bat bilatzea.
Zaporeak nondik datozen entzutea baizik.

Lurra.
Denbora.
Mikroorganismoak.
Eta gu, erdian, zaintzen, entzuten.

Terroir et temps.
Terruño y tiempo.

#lurraldea #terroir #terruño #lurriña #aralar by @zidernaut
1
a month ago
Download
.
Hay personas que uno conoce desde hace tiempo y que, aunque pasen los años, siguen demostrando que la creatividad es algo innato.

Él es uno de esos creadores natos.

Un viejo conocido cuyo universo creativo hoy vuelve a cruzarse con el de Zidernaut. 

Porque al final, crear también es eso: encontrarse, reconocerse y descubrir, y aunque vengamos de lugares distintos o no tan distintos quizás, hay lenguajes que hablan el mismo idioma.

Eskerrikasko Fer bixita eta opariarengatik, jarrai dezagun ideiak hartzitzen.

@burzbanda 

#Zidernaut #BURZ #Vinyl #dayadar #nolo by @zidernaut
1
2 months ago
Download
Beste urte batez Alegiko festa alternatiboetako sagardo probaketan gure sagardoak dastagai.
39 urtez jarraian antolatu den ekitaldia.
Eskerrikasko gonbiteangatik.
Ta eskerrikasko Zidernaut-a gazteei 💚
Aupa Amaiur, Ekhi eta Eñaut!
#sagardoa #alegia #sagar #kultura by @zidernaut
0
3 months ago
Download
.
Sagarra.
 “Artubi” sagar muztioa + Koji-a + Torulaspora delbrueckii legamia + Denbora.

Hortik, “Sagar Kö” sagardoa sortu zen.

Baina kojiak oraindik zer esana bazuela iruditu zitzaigun.

Koji-a + txitxirioak + Añanako gatza + denbora.

Eta orain misoa bihurtzen ari da.

Hartzidura batek beste bati atea irekitzen dio. Hondakina izan zitekeenari bizi berri bat emanez.

Sagarra + Denbora

#koji #sagarra #bedaio #aralar #zidernaut taken in Zidernaut by @zidernaut
0
4 months ago
Download
.
Hortxe Txarli Joseba Argiñanori Zidernaut galaxia zertan datzan azaltzen ETBko Sukalerria saioan.
.
…eta Elder Lore nola egiten dugun azaltzen…
.
.
.
@josebaarguinano @jasukalerrian @tx4rli @euskaltelebista 
#bedaio #zidernaut #eletxe #farmcraftbrewery taken in Zidernaut by @zidernaut
10
4 months ago
Download
.
🏔️ Hartzidura botanikoa. Nortasuna. Terroir. 🏔️

JOXEPINK eraberritu* dugu.
Ez da konbutxa soil bat; gure lurrari estuki loturiko egile-edabe bat baizik, eta gure errerezetarik maiteenetako bat dimentsio erabat berri batera eraman dugu. Errezeta birmoldatu egin dugu benetako harkaitzetako te basatiaren arima harrapatzeko, bere profil botanikoa adierazpenik puruenera, konplexuenera eta loretsuena jaso asmoz. Pét-Nat metodoaren bidez, edariak bigarren hartzidura zuzenean botilan egiten du. Horrela, iragazi gabeko burbuila fin eta bizia harrapatzen dugu modu organikoan, apar-ardo naturalen antzera.

Collage bat aurrekaldean eta André Bretonen esaldi bat atzekaldean: «El amor es el perfume de los astros» hartziduraren eta lurraldearen kontzeptua birdefinitzen duen edari batentzako.

🔗 Adi egon. Laster eskuragarri izango da online dendan ere.

#Zidernaut #Joxepink #HartziduraBotanikoa #Terroir #EgileEdabeak #PetNat #HarkaitzetakoTea #Aralar #Bedaio #muse #Laster #Surrealismoa @muse by @zidernaut
2
5 months ago
Download

Download All

Save the photos and videos currently loaded on this page.

0Photos
0Videos
Ready to download 0 / 0

Keep this tab open until your download is ready.

back to up