Instagram story viewer> @bask.eus> Posts
1.9K
followers
1840
following
🎬 Euskal kultura
🍿 Zinema · Telesailak · Musika · Antzerkia
📸 Argazkia · Bideoa · Sareetarako edukia
👨🏻‍💻 @iosuolabarria | @baskstudio.eus
POSTS STORIES REELS TAGGED
MARENek “Ahaztu baino lehen” kaleratuko du azaroaren 13an

Urtebete darama @marenkattalin disko berri honetan lanean. 2025eko irailean hilabete osoa eman zuen Euskal Herrian, etxean, familiaz inguraturik eta hemendik irten ziren lehen ideiak. “Beldur handia ematen dit denbora pasa ahala oroitzapenak ahazten joatea, buruan ditudan kaxoiak betetzen joatea eta noizean behin zerbait bota behar izatea, gauza berriak sartzekotan. Orain, momentu honetan gorde nahiko nituen ideiak sartu ditut diskan, inoiz ez ahazteko asmoz”, adierazi du Marenek.

“Ahaztu baino lehen” jatorriari, familiari eta oroitzapenei idatzitako disko bat da. “Ama baten oihua” Sallyri eta bere egoera berdinean dauden Gazako familiei eskainitako kantu bat da. Bere aititerekin grabatutako bertsio bat ere badago EP berrian: “Gallo rojo, gallo negro”. Beti hunkitzen omen da abesti honekin eta etxean egiten dituzten ospakizunetan itxiera moduan abesten dute elkarrekin.

Une horiek guztiak, hurrengo hilabetean argitaratuko duen EPan jasoko dira. 

Diskoa azaroaren 13an egongo da eskuragarri plataforma digital guztietan eta laster iragarri8ko ditu lehen kontzertuen datak. by @bask.eus
2
a day ago
Download
KØAN TALDEAK «OSKOLA» LAUGARREN SINGLEA KALERATUKO DU URRIAREN 29AN

Bizkaiko bost kidek osatutako @koangara musika taldeak «Oskola» izeneko laugarren singlea argitaratuko du datorren urriaren 29an, euskarazko rockaren eta metal alternatiboaren eszenan bere bidea egiten jarraitzeko asmoz.

Rockaren eta metal alternatiboaren inguruan kokatzen den arren, taldeak hainbat estilo eta eragin uztartzen ditu bere musikan, soinu propioa garatzeko eta genero bakar baten mugetatik harago joateko helburuarekin.

Azken hilabeteotan, KØAN bere musika-proiektua garatzen eta lehen abestiak aurkezten aritu da. Orain, «Oskola» lan berriarekin, beste urrats bat emango du bere ibilbidean.

Taldearen helburu nagusia bere musika gero eta entzule gehiagorengana iristea eta euskarazko musikaren eszenan bere lekua egitea da.

#KØAN #Oskola #EuskalMusika #Rock #MetalAlternatiboa by @bask.eus
1
a day ago
Download
LA TXAMAK “La Txama Vol. 2” argitaratu dute, estudioko bigarren lana

Lehen diskoa kaleratu eta bi urte pasatxoan 100 kontzertu baino gehiago eskaini ondoren, @latxama “La Txama Vol. 2” lanarekin itzuli da ostiral honetan, urriak 16. Taldearen estudioko bigarren diskoak lehen lanaren unibertso sonoroari jarraipena ematen dio, estilo eta erritmo ezberdinak uztartuz, euskorridoteatik hasi eta cumbiaraaino, betiere taldearen nortasuna eta estetika propioa mantenduz. Lan berri honekin, LA TXAMAK euskal musikaren egungo panoraman bere lekua sendotzen jarraitzen du, formazio berria ere aurkeztuz.

Diskoak kolaborazio bereziak biltzen ditu: @josunearakistain “Bila-Bila” kantuan, @eneaulestia “Kaxilda”-n eta @kiliki_frexko “Y si te vas” abestian. Horrela, taldeak bere soinu eta estiloen sorta zabaltzen jarraitzen du.

Disko berriarekin batera, @latxama oholtzara itzuliko da aurkezpen bira batekin. Oraingoz, Euskal Herrian zehar 12 kontzertu baieztatu dituzte. Alaitasunez, indarrez eta ezustekoz betetako zuzenekoez gozatzeko aukera berri bat.

@aitorvalcarlos @sikoputxi @tuli_el_bachatuli @ostosoto27 @peio.bssb @4fvv 

📸 @mariolezaun by @bask.eus
0
a day ago
Download
‘Ezpata Dantza’, Dupla (@duplaofficial)-ren abesti berria

EZPATA DANTZA

– VII. Atala –

Soinu elektronikoak elementu organikoekin uztartzen dituen abesti dantzagarria da. Gure bazterrak nahastuz sortutako erritual paganoa.

Iker Karreraren gidaritzapean, Aitana edo Judeline bezalako artistekin lan egiten duten dantzariak agertzen dira. Pablo Rouss arduratu da ekoizpenaz, eta Oreka TX-ko lagunak txalapartan entzun daitezke.

Abestiaren letra

Bihotza hutsik eta gainezka ganbara, denbora gutxi y la espalda reventada.

Dantzatuko dugu zapatak urratu arte, ez du inporta nor zaren zoratzeko prest bazaude.

SUA ENPARANTZAN, HERRIA DABIL DANTZAN, DENOK MARTXAN!

JAIA, JAIA, JAIA!

Zuk aukeratu hemen geratu edo bestela martxa, hau ez da crossfit; ez dit inporta zure panzak. Trukatu ditugu balantzak, hau ez da zumba, hau da Ezpata Dantza.

Pa las que recogen patatas y las que te ponen cubatas. Hau ez da Dabadaba, lokatzez beteko zaizkizu zapatak.

JAIA, JAIA, JAIA!

Altxa kopa, gurekin ospatu ezin dutenengatik topa. Erantzi arropa, gaur pipermin, bihar baratxuri zopa.

Te canto una jota, ipurdiak gora, bota, bota. Hoy te toca, ez zaitez kikildu, compa.

Dantzatuko dugu zapatak urratu arte, ez du inporta nor zaren zoratzeko prest bazaude.

SUA ENPARANTZAN, HERRIA DABIL DANTZAN!

📸 @mariolezaun 

#Dupla #EzpataDantza by @bask.eus
0
3 days ago
Download
ØDEI, DK SESSIONS EGITASMOAREN BOSGARREN PROTAGONISTA 🎤

Euskarazko raparen erreferenteetako bat den @odei_alkimia (Odei Barroso) da Donostia Kulturaren DK Sessions egitasmoaren bosgarren protagonista.

Urruñako musikariak Nun da Wally? abestia grabatu du @ulu_media Studioan, 2025ean argitaratutako 'Goizegi Hiltzeko' bakarkako bigarren disko luzeko kantua.

2010ean rap abeslari eta musikagile gisa ibilbidea hasi zuenetik, bertsolaritza eta rapa uztartu ditu ØDEIk, inprobisazioan eta ahozko adierazpenean duen trebetasuna oholtza gainean erakutsiz.

🎧 Abesti bat, bidaia bat, istorio bat.

Donostia Kulturak, Elhuyarrek eta Ulu Mediak elkarlanean sortutako DK Sessions egitasmoak musikarien sormen-prozesuan sakontzea du helburu, hiru formaturen bidez: podcast narratiboa, estudioan grabatutako singlea eta grabazioaren making of bideoa.

ØDEIren aurretik, Maite Larburu, Amorante, Sua Enparantza eta Kiliki izan dira egitasmoko protagonistak.

#ØDEI #DKSessions #DonostiaKultura #EuskalMusika #EuskalRapa taken in Donostia - San Sebastián by @bask.eus
0
3 days ago
Download
Non Servium eta Juanek (Soziedad Alkoholika) «La enfermedad» sinatu dute, Palestinako herriaren genozidioaren aurkako oihua

@nonserviumarmy talde mostoldarrak «La enfermedad», argitaratu du, urriaren 27an kaleratuko duen «La Última Bala» disko berriaren bigarren aurrerapena, @soziedad_alkoholika_oficial hardcore punk talde historikoaren Juan taldekirearekin batera.

«La enfermedad» oihu bat da, Non Serviumek Palestinako herriaren genozidioaren aurkako jarrera finkatzeko eta nazioarteko konplizitatea salatzeko erabiltzen duena. Gaia da mundua gaixo dagoela eta haiek direla gaixotasuna. Musika zuzena eta kontzesiorik gabea da, hiru hamarkadatan zehar mantendu duten lirika sozialari eta soinu gordinari leiala.

Bideoklipa, Rod Gamellak zuzendua, Gernikan filmatu zen oso-osorik, 1937ko bonbardaketa jasan zuen Bizkaiko herrian, 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Alemaniako eta Italiako hegazkinek bonbardatu zuten Bizkaiko udalerrian. Pablo Picassok bere «Guernica» ospetsuan hilezkor bihurtu zuen gertakaria.

Karlos Animal abeslariak azaldu zuenez, taldeak bere historiagatik aukeratu zuen hiria: gerraren ondorioak jasan eta berpizten jakin duen lekua. Bidaia horretan, gainera, taldeak kaleko kontzertu bat eskaini eta bere lehen singlea grabatzeko aprobetxatu zuela esan zuen.

Singlea «El vuelo del fénix» lanaren ondoren dator. Irailaren 29an argitaratu zen, YouTuben egindako bideolyricaren 67.000 erreprodukzio baino gehiagorekin, lehen sei egunetan. Spotifyren Punk Español playlist editorialean sartu zen.

«La Última Bala» Karlos Animal eta Santi García ekoizlearen hiru entzierrotan sortu zen Ultramarinos Costa Bravan bi urtetan zehar, eta bi astez grabatu zen Sant Feliu de Guíxolsen. Non Servium taldearen disko berria Panda Recordsen bitartez argitaratuko da, Altafonteren banaketarekin.
 
Hurrengo hitzorduetan 30. urteurreneko bira egingo dute Espainian, Latinoamerikan geldialdiak eginez. by @bask.eus
0
4 days ago
Download
'Tzan Tzan Fest' dantza garaikidearen jaialdiren 11. edizioa urriaren 17tik 25era ospatuko da Gasteizen

Dantza garaikidea protagonista izango da berriro Barrundian eta Gasteizko @baratzaaretoa-n, TZAN TZAN Fest jaialdiaren hamaikagarren edizioarekin. 🩰

Urriaren 17tik 25era, tokiko eta estatuko artisten proposamenak bilduko ditu jaialdiak, dantza ikuskizunak, tailerrak, solasaldiak eta ardo dastaketak uztartuz.

📅 EGITARAUA

🟠 Urriak 17 eta 18 | Baratza

Ana Pi — JOY IS NOT A METAPHOR / LA ALEGRÍA NO ES UNA METÁFORA dantza tailerra.

🟠 Urriak 23 | 19:00 | Barrundiako kiroldegia

• Helena Wilhelmsson — TREMBLING FREQUENCIES
• Marilisa Gallichio eta Alessia Sinato — PACK-BACK
• D’elas — VELAQUICH AMORCH!

🟠 Urriak 24 | Baratza

• Denbora eta sorkuntza prozesuak solasaldia.
• 20:00 — Miriam Pérez Cazabón — 40. BIDEGURUTZEA

🟠 Urriak 25 | 19:00 | Baratza

• Olatz de Andrés — CUERPOS QUE SE ENTREGAN A AQUELLO QUE VA A DESAPARECER
• Alba de Miguel — GRIETAS
• Bideodantza proiekzioa.

🍷 Emanaldiak Cándido Besa upategiko ardo dastaketekin osatuko dira.

✨ Gainera, jaialdiak KAMIKAZE deialdia eta dantza garaikideko proiektuetarako egonaldi artistiko bat ere eskainiko ditu.

🎟️ Sarrerak: 10 €-tik aurrera.
🎫 Bonua: 18 € + kudeaketa gastuak.
🔗 www.salabaratza.com

#TzanTzanFest #DantzaGaraikidea #Dantza #Baratza #Gasteiz taken in Vitoria-Gasteiz, Pais Vasco, Spain by @bask.eus
0
4 days ago
Download
🎬 «Aloka(h)iru»: Lorea Intxausti, Nerea Sanz eta Izaro Nieto protagonista dituen euskarazko komedia berria

«Aloka(h)iru» (@alokahiru) telesail berriaren kartela aurkeztu dute! @nitya.lopez-ek eta @alba_lozano-k idatzi eta zuzendutako komedia honek @lorea_intxausti, @nereassanz eta @iizariitoo ditu protagonista.

🏠 SINOPSIA

Hiru lagunek pisua partekatzen dute Bilboko Alde Zaharrean (Zazpikaleak). Ikasturteko azken urtea amaitzeko lau hilabete baino ez direnean falta, espero ez zuten gutun bat jasoko dute: etxejabea hil egin da, eta haren semeak, jabe berriak, hilabeteko epea eman die etxebizitza uzteko.

Etxea pisu turistiko bihurtu nahi du. Epe motzean alokatzeko aukerarik gabe, egoerari etekina ateratzea erabakiko dute hiru lagunek, eta hiru negozio klandestino sortuko dituzte etxe barruan.

🎥 EKOIZPENA

@platanoboligrafo eta @lacorneadigital ekoiztetxeen komedia berria da, @EITB-ren partaidetzarekin.

🎨 Telesailaren kartela @holyfire.studio-k sortu du.

#Alokahiru #EuskalTelesailak #EuskalIkusEntzunezkoak #EuskalKultura #BASKeus by @bask.eus
1
4 days ago
Download
TATTAK (@tatta.me) '2LATI2' estudioko bigarren albuma aurkeztuko du urriaren 16an. Bihotzetik idatzitako LP bat, kolaborazio handiekin.

2LATI2 izeneko diskoa. Euskaraz bihotz (diskaren 4. abestia ere, “2hotz”) hitzarekin jolastuz, diskoaren muina bihotzean dago: hamar abesti, hamar taupada, hamar bizipen. Abesti bakoitza Tattaren bizitzako une, sentimendu edo oroitzapen baten isla da; elkarrekin, une desberdinetan bizitako emozioen mapa osatzen dute.

Horregatik, abesti bakoitza bitxi baten bidez adierazi dugu. Bitxiek ez dute balio ekonomikoa bakarrik. Askotan, haien benetako balioa sentimentala eta emozionala da. Azken finean, bitxi batek oroitzapenak, emozioak, harremanak eta bizi izandako uneak gordetzeko balio dezake. Horregatik, bere balioa ez dago beti bere prezioan, baizik eta guretzat duen esanahian.

Unibertso bisual hori guztia Ovbioren eskutik diseinatu da, 2LATI2ren kontzeptua osatzen eta zabaltzen duen identitate estetikoari forma emanez.

Tattak betidanik lotura estua izan duen artistekin kolaborazio ugari bildu ditu diskoak: 2hotz (ft. @j0didu), Kale Artien (ft. @kiliki_frexko), Volver a Quemar Esa Rama (ft. @mutiko__), Q Te Dé un Poco El Aire (ft. @idoiaasurmendi) eta Muxutxo Bana (ft. @lil48280).

Musika ekoizpenari dagokionez, hainbat fase izan dira; hasiera batean, Tattaren gitarrako klaseetan oinarriak eta lehenengo melodiak irteten hasi ziren. Hortik abiatuta, melodia eta ideia horiek estudiora eraman ziren, eta bertan musikalki landu eta garatu ziren, hasieran akustikoan sortutakoa soinu digitalago batera eramanez.

Diska oso melodikoa dela esan daiteke. Izan ere, sormen-prozesuan zehar “Cocinando Melodías” izenburua erabiltzeko aukera ere mahai gainean egon zen. Izenburu horrek, hitz-joko baten bidez, Tattak musikarekin batera sukaldaritza ere egunerokoan uztartzen duela islatzen du.

📸 @mario___marco 

#Tatta #2LATI2 by @bask.eus
1
5 days ago
Download
🎬 #Amagarza film laburraren grabaketa hasi da!

@diana.nina_castro eta @itsasopol zuzendarien gidaritzapean, #Amagarza film laburraren grabaketa martxan da. Filmaketa Orduñako herrian izan zen, iralak 17an hasi zen eta irailak 20an amaitu.

Urteetan zaindu duen adineko emakumea hil ondoren, Merchek, emakume etorkin batek, bere jaioterrira itzuli ala Euskadin geratu erabaki behar du, Lur izeneko bertako neskato batekin duen ustekabeko loturak ahaztutako amets bat pizten duenean. 

🎭 Aktoreen artean, Tanya de la Cruz, Sua Díez, @landerotaola, @noe_chiroque, Andrea Céspedes, Ena Fernández eta @nikozaldu daude.

🎥 Talde teknikoa

▪️Zuzendaritza: diana.nina_castro, @itsasopol
▪️Lehen zuzendari laguntzailea: @lucasujo
▪️Script arduradunak: @aitor_abio, @anecuestaa
▪️Ekoizlea: Roberto San Sebastián @monndofilms
▪️Ekoizpen burua: @txemariortizdeluna
▪️Ekoizpen laguntzailea: @nahia.lan
▪️Ekoizpeneko lankidetza berezia: @nikozaldu, Jon Lasa Alonso
▪️Argazki zuzendaria: @nataliagrande
▪️Fokista: @julen.aldama
▪️Kamera laguntzailea / DIT: @inigoarkauz
▪️Gafferra: @_enaitzz
▪️Elektrikaria: @m.juarezproj
▪️Arte zuzendaria: @koreherran
▪️Arte laguntzailea: @haizealari
▪️Jantzitegi burua: @alaia.arde
▪️Jantzitegi laguntzailea: @arkadevbil
▪️Makillajea eta ile-apainketa: @d3makeup
▪️Zuzeneko soinua: @kikomonzon
▪️Argazki finkoak: Txemari Ortiz de la Luna

#Amagarza #FilmLaburra #EuskalZinema by @bask.eus
7
6 days ago
Download
La Txama-k eta Sünek ‘Bila Bila’ estreinatu dute, disko berriaren aurrerapen gisa

🔥 @latxama taldeak ‘Bila Bila’ single berria aurkeztu du @josunearakistain artistarekin elkarlanean, laster kaleratuko duen disko berriaren aurrerapen gisa.

💿 Datorren ostegunean, Urriak 15, 00:00etan, disko berria kaleratuko dute, soinu berriekin eta kolaborazio bereziekin. 

🎧 Musika-etapa berri bati ekiteko prest!

Zuzendaritza, produkzioa, argazki zuzendaritza, kamera, muntaia eta kolorea: Iker Perez eta
Miren Gomez - @borrokine 
Kamera laguntzailea: Saioa Contreras
Arte zuzendaritza: Beñat Azkue, Julene Flamarique eta
Borrokine
Gaffer-a: Carmen Ruiz de Temiño
Argiketaria: Iker Aranguren
Dron-a: Beñat Arroyo
Laguntzailea: Aimar Jimenez
Koreografiak: Oinat Razkin
Dantzariak: Daniela Gomez, Uxue Redin, Irati Cereceda, Oinat Razkin, María Gurrea, Xabier Calleja, Bettina Sauvageot eta Tania Reda

📸 @mariolezaun 

#Latxama #Süne #BilaBila #EuskalMusika #BASKeus by @bask.eus
0
8 days ago
Download
Bigarren urtez jarraian, #MusikarenEguna ospatuko du @gaztea_irratia-k, @tabakalera_donostia-rekin elkarlanean eta euskal musikariekin batera. Igande honetan izango da, urriak 11, 11:30etik aurrera, eta 20 euskal talde eta bakarlaritik gora entzun eta ikusteko aukera izango da egunean zehar Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, 12 orduko musika festa erraldoian.
 
Besteak beste, @zeatikez, @belakoo, @tatta.me, @lukiektaldea, @annelukin, @esanezin, @aimarzzzz, @xsakara, @kattalinetanenufarrak, @barrrk.barrrk, @gracebalerdi eta @hereneguntaldea ikusteko aukera izango da; eta, horiez gain, @nina_coyote_chico_tornado, @libe_kortazar & @jonbasaguren, @apotheke_90, @garmusika, @mugantaldea, @burutik, @silitiaa, @nhilband, @mr.lukeen, @rtz_kolektiboa eta @indigonaiz taldeen zuzenekoak ere izango dira.
 
Kontzertuak Tabakalerako aretoetan banatuko dira, eta guztiek ordu erdiko iraupena izango dute. Emanaldiak doakoak izango diren arren, nahitaezkoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea. Ohi bezala, zuzenekoak blokeka antolatu dira, baita sarrerak ere. Zortzi blokeetatik bost agortuta daude dagoeneko, baina oraindik 11:30, 17:30 eta 20:30eko zuzenekoetarako sarrerak lor daitezke. Informazio guztia Gaztearen webgunean dago eskuragarri.
 
Zuzeneko jarraipena Gaztean eta “Salda Badugu” podcasta bertatik

Tabakalerako ateak ireki bezain laster, Gazteako lantaldea bertan izango da, egunean zehar gertatzen den guztiaren jarraipen berezia egiteko. @ainhoavitoria-k eta @liher_lee-k “Bitan” saio berezia egingo dute bertatik. Gazteako esatariek Musikaren Egunean zehar ikusiko duguna errepasatu eta ekitaldiko artistak elkarrizketatuko dituzte.

Irratsaioaz gain, estreinatu berri den #SaldaBadugu (@saldabadugu) podcasteko kideek zuzeneko emanaldi berezia egingo dute Tabakaleran, 12:00etan. @alexkalextrik eta @aetxebarria-k @telmotrenado zumaiar influencerra hartuko dute, podcasteko bigarren gonbidatu gisa, Zine eta Ikus-entzunezko Laborategian. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte. taken in Tabakalera by @bask.eus
0
7 days ago
Download

Download All

Save the photos and videos currently loaded on this page.

0Photos
0Videos
Ready to download 0 / 0

Keep this tab open until your download is ready.

back to up