Posted On: October 13th 2026, 12:07 pm
🎬 «Aloka(h)iru»: Lorea Intxausti, Nerea Sanz eta Izaro Nieto protagonista dituen euskarazko komedia berria
«Aloka(h)iru» (@alokahiru) telesail berriaren kartela aurkeztu dute!
@nitya.lopez-ek eta
@alba_lozano-k idatzi eta zuzendutako komedia honek
@lorea_intxausti,
@nereassanz eta
@iizariitoo ditu protagonista.
🏠 SINOPSIA
Hiru lagunek pisua partekatzen dute Bilboko Alde Zaharrean (Zazpikaleak). Ikasturteko azken urtea amaitzeko lau hilabete baino ez direnean falta, espero ez zuten gutun bat jasoko dute: etxejabea hil egin da, eta haren semeak, jabe berriak, hilabeteko epea eman die etxebizitza uzteko.
Etxea pisu turistiko bihurtu nahi du. Epe motzean alokatzeko aukerarik gabe, egoerari etekina ateratzea erabakiko dute hiru lagunek, eta hiru negozio klandestino sortuko dituzte etxe barruan.
🎥 EKOIZPENA
@platanoboligrafo eta
@lacorneadigital ekoiztetxeen komedia berria da,
@eitb-ren partaidetzarekin.
🎨 Telesailaren kartela
@holyfire.studio-k sortu du.
#Alokahiru #EuskalTelesailak #EuskalIkusEntzunezkoak
#EuskalKultura #BASKeus