Instagram story viewer> @tx4rli> Posts
774
followers
550
following
Head brewer @zidernaut en.
Musika argazkiak @noizze.0rg
Collagea @kuragge_
POSTS STORIES REELS TAGGED
Sagarraren azken malkoak, gure pozerako! Aurtengoa eginda! by @tx4rli
0
14 years ago
Download
Hik Nay-bay by @tx4rli
0
14 years ago
Download
Sagarra matxakatuta by @tx4rli
0
14 years ago
Download
.
Eutsi Honey: erlauntzan hasten den edaria...

"Eutsi Honey" eztiarekin egindako jun kombucha bat da. Hemen ez dago erremolatxa-azukrerik, ezta kanabera-azukrerik ere: hartzidura elikatzen duen eztia milaka erleren lanaren emaitza da, belardietako, fruta-arboletako eta mendiko loreetatik biltzen duten nektarraren emaitza.

Ezti tanta bakoitza lorez lore egindako bisita ugariren emaitza da. Hori da erleen lan isila: polinizazioa. Haiei esker ditugu fruituak, loreak eta bizitzaz betetako paisaiak. Haiek gabe, jaten eta edaten dugunaren zati handi bat ez litzateke existituko.

Eztia hasiera besterik ez da. Gure upategian, beste eraldaketa batzuen abiapuntu ere bada: sagarrarekin egindako hartzidurak, oraindik fintzen ari garen edariak eta, noizean behin, erlauntzako argizariarekin zigilatzen ditugun botilak.

Gu katearen amaierara baino ez gara iristen. Aurretik loreak daude, erleak eta haiek zaintzen dituen erlezaina. Botila bakoitzaren atzean dagoen lan horri zor diogu onena.

Zidernaut ez da istorioaren protagonista, katearen azken pausoa baizik.

Erleak zaintzea, edaten duguna, jaten duguna eta bizi garen lekua zaintzea da. Beraz, botila bat irekitzen duzunean, egin topa erleen alde, baita haiek zaintzen dituzten erlezainen alde ere.
.
.
.
Cuanto más se eleva un hombre, más pequeño les parece a los que no saben volar.
“Aurora. Reflexiones sobre los prejuicios morales” (1881) , Friedrich Nietzsche taken in Bedayo, Pais Vasco, Spain by @tx4rli
0
8 days ago
Download
.

Ez dugu uste hartzidura teknika bat denik.

Ikusteko modu bat agian.

Denborak eraldatu egiten duela erakusten digu,
mikroorganismoek ere errezetak idazten dituztela
eta paisai bat botila baten barruan jaso daitekeela.

Sagardotik gatoz.

Itxaroten ikasi genuen.
Sagarra entzuten.
Bizirik dagoena ezin dela erabat kontrolatu ulertzen.

Gaur kombucha, ur-kefirra
eta oraindik izenik ez duten beste proiektu batzuk hartzitzen ditugu.

Osagaiak aldatzen dira.
Kultiboak aldatzen dira.
Edariak aldatzen dira.

Aldatzen ez dena egiteko modua da.

Mantso egiten dugu lan.
Pasteurizatu gabe.
Iragazi gabe.
Hartzidura bakoitzari bere oreka aurkitzen utziz.

Edari batek ere nondik datorren konta dezakeela sinesten dugulako.

Azken fineam, dena berdin hasten delako:

Ura. Denbora. Bizitza.

#manifestua #zidernaut #fermentation #natural #drinks by @tx4rli
1
11 days ago
Download
.
SCOBYa. Bizirik dagoen komunitatea.

Ez da gainazalean flotatzen dagoen geruza, begiek berehala antzematen duten geruza hori.

Behean gertatzen den guztia da.

Bakterioak.
Legamiak.
Mikroorganismoak.

Elkarrekin bizi, elkar elikatu, eraldatu
eta ukitzen duten guztia eraldatzen duen komunitatea.

Ikusten den geruza hori, zelulosa, haien arkitektura besterik ez da.
Arrastoa.
Isilean gertatzen ari den bizitzaren aztarna.

SCOBYa ez dago likidoan.
SCOBYa likidoa bera da.

Bertan bizi den materia bizia.
Tanta bakoitza hurrengoarekin lotzen duen sare ikusezina.

Ez dugu geruza bat hazten.

Komunitate bat hazten dugu.

Eta guk itxaroten dugun bitartean,
beraiek lanean ari dira.

Hartziduraren artzain txikiak,
denbora gidatzen,
bide berriak irekitzen,
lehen existitzen ez zen zerbait eraikitzen.

Mikroorganismoen, materiaren eta denboraren arteko bizitza partekatua.

Horixe da SCOBYa.

SCOBY — Symbiotic Culture Of Bacteria and Yeasts.

Bakterio eta legamien kultibo sinbiotikoa.

#scoby #fermentedfoods #hartzidura #terroir #aralar taken in Zidernaut by @tx4rli
0
20 days ago
Download
“Zidernaut lurraldea hartzitzea da: lurrak, denborak eta mikroorganismoek izaera eraikitzen uztea.”

Lurrak ematen duena jasotzea.
Denborari bere lana egiten uztea.
Eta mikroorganismoei hitz egiten uztea.

Sagarra, ura, landareak, eztia, mahatsa.
Baserria, mendia, lurraldea, eguraldia.
Kupelak, botilak, ontziak.
Eta ikusten ez ditugun milioika izaki txiki.

Hartzidura ez da prozesu bat bakarrik.
Lurraldearen eta denboraren arteko elkarrizketa bat da.

Horregatik, botila bakoitzak ez du errezeta soil bat gordetzen.
Leku bat gordetzen du.
Une bat.

Ez da zapore berri bat bilatzea.
Zaporeak nondik datozen entzutea baizik.

Lurra.
Denbora.
Mikroorganismoak.
Eta gu, erdian, zaintzen, entzuten.

Terroir et temps.
Terruño y tiempo.

#lurraldea #terroir #terruño #lurriña #aralar by @tx4rli
1
a month ago
Download
Beste urte batez Alegiko festa alternatiboetako sagardo probaketan gure sagardoak dastagai.
39 urtez jarraian antolatu den ekitaldia.
Eskerrikasko gonbiteangatik.
Ta eskerrikasko Zidernaut-a gazteei 💚
Aupa Amaiur, Ekhi eta Eñaut!
#sagardoa #alegia #sagar #kultura by @tx4rli
0
3 months ago
Download
.
Sagarra.
 “Artubi” sagar muztioa + Koji-a + Torulaspora delbrueckii legamia + Denbora.

Hortik, “Sagar Kö” sagardoa sortu zen.

Baina kojiak oraindik zer esana bazuela iruditu zitzaigun.

Koji-a + txitxirioak + Añanako gatza + denbora.

Eta orain misoa bihurtzen ari da.

Hartzidura batek beste bati atea irekitzen dio. Hondakina izan zitekeenari bizi berri bat emanez.

Sagarra + Denbora

#koji #sagarra #bedaio #aralar #zidernaut taken in Zidernaut by @tx4rli
0
4 months ago
Download
.
Hortxe Txarli Joseba Argiñanori Zidernaut galaxia zertan datzan azaltzen ETBko Sukalerria saioan.
.
…eta Elder Lore nola egiten dugun azaltzen…
.
.
.
@josebaarguinano @jasukalerrian @tx4rli @euskaltelebista 
#bedaio #zidernaut #eletxe #farmcraftbrewery taken in Zidernaut by @tx4rli
10
4 months ago
Download
.
🏔️ Hartzidura botanikoa. Nortasuna. Terroir. 🏔️

JOXEPINK eraberritu* dugu.
Ez da konbutxa soil bat; gure lurrari estuki loturiko egile-edabe bat baizik, eta gure errerezetarik maiteenetako bat dimentsio erabat berri batera eraman dugu. Errezeta birmoldatu egin dugu benetako harkaitzetako te basatiaren arima harrapatzeko, bere profil botanikoa adierazpenik puruenera, konplexuenera eta loretsuena jaso asmoz. Pét-Nat metodoaren bidez, edariak bigarren hartzidura zuzenean botilan egiten du. Horrela, iragazi gabeko burbuila fin eta bizia harrapatzen dugu modu organikoan, apar-ardo naturalen antzera.

Collage bat aurrekaldean eta André Bretonen esaldi bat atzekaldean: «El amor es el perfume de los astros» hartziduraren eta lurraldearen kontzeptua birdefinitzen duen edari batentzako.

🔗 Adi egon. Laster eskuragarri izango da online dendan ere.

#Zidernaut #Joxepink #HartziduraBotanikoa #Terroir #EgileEdabeak #PetNat #HarkaitzetakoTea #Aralar #Bedaio #muse #Laster #Surrealismoa @muse by @tx4rli
2
5 months ago
Download
.
ELETXE 2025
Urtebi Haundi
Sagar bakar
.
.
Urtebi Haundi sagarrarekin egindako sagar ardoa.

Upategian “Kalamitea” (@oxerarnuak pasatako mahats patsarekin eginiko kombutxa) hartziten zegoelarik, sagarra jo, 24 orduz beratzen utzi ondoren estutu genuen.
Bi gauz gertatzen dira denbora tarte horretan:
Alde batetik osagai oxidatiboak garatzen dira eta bestetik mahatsaren legamiek, sagarrarenei aurre hartzen die. 

Honela mahatsen  legamien lanaren ondorioz, muztioa, konposatu fenolikoak dituen sagar ardo batean bilakatuko da.
Urre kolorea duen edari konplexua bilakatuz.
Espezia ikuituak, arina eta gasik gabea. taken in Zidernaut by @tx4rli
0
6 months ago
Download

Download All

Save the photos and videos currently loaded on this page.

0Photos
0Videos
Ready to download 0 / 0

Keep this tab open until your download is ready.

back to up